Zerbitzari guztiz kudeatuak

Asmo handiak dituzten proiektuentzako hosting aproposena. Abiadura, eskalagarritasuna eta lasaitasuna bermatuta.

VS-1 zerbitzaria

Zure proiektua kudeatutako zerbitzari dedikatu baten abantailekin hasteko.

  • 1 CPU
  • 1 GB RAM
  • 25 GB SSD diskoa

40,00 € hileko

edo 37,00 € hileko urtean behin ordainduz

Erosi »
VS-2 zerbitzaria

Trafiko eta espazio beharrizan txikiak dituzten web proiektuetarako.

  • 1 CPU
  • 2 GB RAM
  • 50 GB SSD diskoa

50,00 € hileko

edo 46,00 € hileko urtean behin ordainduz

Erosi »
Gomendatua
VS-4 zerbitzaria

Online denda eta asmo handiko proiektuetarako gomendatutako plana.

  • 2 CPU
  • 4 GB RAM
  • 80 GB SSD diskoa

64,00 € hileko

edo 58,67 € hileko urtean behin ordainduz

Erosi »
VS-8 zerbitzaria

Trafiko eta karga handiak kudeatzeko behar dituzun baliabideak.

  • 4 CPU
  • 8 GB RAM
  • 160 GB SSD diskoa

119,00 € hileko

edo 108,00 € hileko urtean behin ordainduz

Erosi »

Zerbitzari ahaltsuagoa bat behar duzu? Gure plan guztiak aztertu

%100 kudeaturiko zerbitzaria

Benetan kudeatutako zerbitzariak: zerbitzariaren erabateko mantentze-lanez arduratzen gara, zuk ezertaz arduratu beharrik izan ez dezazun.

Funtzionalitate osoa

Behar duzun funtzionalitate guztia: posta zerbitzu osoa, DNS zerbitzua, PHP 8, Ruby, NodeJS, Python, MySQL, PostgreSQL, MongoDB, SSH sarbidea, etab.

Errendimendu bermatuta

Bermatutako CPU/RAM/IO baliabideek, gure web azeleragailuak eta eskalagarritasun izugarriak (20 CPU eta 128 GB RAM arte) errendimendu handia suposatzen dute uneoro.

WordPress-erako optimizatua

Zure WordPress edo Woocommercerako hosting onena: abiadura optimizatua maila guztietan, laguntza tekniko aditua, hainbat premium theme doan, etab.

Aldi baterako handitzeak

Zure zerbitzariak aldi baterako potentzia eta abiadura handiago izatea behar baduzu, epe labur baterako CPU/RAM gehiago gehitu ahal diozu.

Ehunka domeinu ostatatu

Hasiera batean, plan bakoitzak gehienez 5 hosting sortzeko aukera ematen du, ostatatutako domeinuetan mugarik gabe. Proiektu gehiago ostatatu behar badituzu, cPanel lizentzia altuago batera aldatu beharko duzu.

Eguneroko segurtasun kopiak

Egunero, zure zerbitzariaren segurtasun kopia bat egiten ditugu. Eta beti izaten ditugu data ezberdineko hainbat kopia, edozein fitxategi edo datu base berreskuratu ahal izateko.

Hondamendien aurreko indarberritzea

Beti izaten dugu segurtasun kopia bat beste herrialde batean gordeta eta, horri esker, egoera txarrenetan ere zerbitzua berreskuratzeko ahalmena dugu.

cPanel eta Softaculous

Kontrol panel erabiliena eta aplikazio instalatzaile onena. WordPress, Moodle edo ERP bat instalatzea ez da sekula hain erraza izan.

Gure abantaila

Hornitzaile gehienen zerbitzariak ez bezala, gure cloud zerbitzariak benetan dira %100 kudeatuak; horregatik, gure zerbitzariek zure negozioan zentratzeko aukera ematen dizute, zure webgunearen egonkortasunaz, segurtasunaz eta errendimenduaz arduratu beharrik gabe.

Cloud zerbitzari guztiz kudeatuak Beste hornitzaileak Kudeatu gabeko zerbitzariak
Mantenu lanak
Azpiegituren mantenua
Sistema eragilea mantenua Bezeroak eskatuta soilik
CPanel eta beste zerbitzuen mantentzea Bezeroak eskatuta soilik
Sistema eragilearen eguneraketak
Root sarbidea Hornitzailearen arabera
Monitorizazioa
Azpiegituraren monitorizazioa
Zerbitzuen monitorizazioa
Errendimendu eta akatsen monitorizazioa
Espazio erabileraren monitorizazioa
Babes-kopiak
Kudeatutako babes-kopiak, doan Hornitzailearen arabera
Offsite babes-kopiak
Hondamendien aurreko indarberritzea
Segurtasuna
Premiazko segurtasun adabakiak aplikatzea
Etengabeko segurtasun eguneraketak Bezeroak eskatuta soilik
Segurtasun neurriak aplikatzea
Indar gordineko erasoen aurkako babesa Hornitzailearen arabera
ModSecurity web firewalla Hornitzailearen arabera

Plan konparaketa

Plan Hostingak CPUak RAM Disko Transferentzia Prezio/hilea Prezioa/6 hilekoa Prezioa/Urtea
Zerbitzaria VS-1 5 1 1 GB 25 GB 1 TB 40,00 € 230,00 € 444,00 € Erosi
Zerbitzaria VS-2 5 1 2 GB 50 GB 2 TB 50,00 € 275,00 € 552,00 € Erosi
Zerbitzaria VS-4
Gomendatua
5 2 4 GB 80 GB 4 TB 64,00 € 372,00 € 704,00 € Erosi
Zerbitzaria VS-8 5 4 8 GB 160 GB 5 TB 119,00 € 660,00 € 1296,00 € Erosi
Zerbitzaria VS-16 5 6 16 GB 320 GB 6 TB 200,00 € 1110,00 € 2200,00 € Erosi
Zerbitzaria VS-32 5 8 32 GB 640 GB 7 TB 350,00 € 1930,00 € 3850,00 € Erosi
Zerbitzaria VS-48 5 12 48 GB 960 GB 9 TB 475,00 € 2620,00 € 5225,00 € Erosi

Handitzeak eta gehigarriak

Espazio gehigarria

Espazioa handitzeko plan handiago batera alda dezakezu edo nahi duzun tamaina duen bigarren diskoa gehitu. Bigarren diskoen tamaina behar adina handitu daiteke.

2 disko gehigarri mota ezberdin eskaintzen ditugu: errendimendu handiko diskoak ( 0,50 € hileko GiB bakoitzeko ) eta disko magnetikoak ( 0,33 € hileko GiB bakoitzeko ).

Hosting kontu gehiagarriak

Hosting kontu gehiago sortu behar badituzu, cPanel lizentzia handiago batera aldatu behar duzu.

cPanel lizentzia Hileko prezioa
Pro
Gehienez 30 hosting kontu
8,00 €
Plus
Gehienez 50 hosting kontu
14,00 €
Premier
Gehienez 100 hosting kontu
22,00 €
Premier
Gehienez 150 hosting kontu
31,00 €
Premier
Gehienez 200 hosting kontu
40,00 €
Premier
Gehienez 300 hosting kontu
57,00 €

Aldi baterako CPU/RAM handitzeak

Zure zerbitzarian trafiko edo jarduera handitze puntual bat espero baduzu, aldi baterako CPU eta RAM baliabideak handitu ditzakezu.

Anpliazioa Eguneko prezioa Hileko prezioa
VS-2xx-ra handitu
1 vCPU eta 2 GB RAM
0,93 € 28,00 €
VS-4-ra handitu
2 vCPU eta 4 GB RAM
1,90 € 57,00 €
VS-8-ra handitu
2 vCPU eta 8 GB RAM
3,66 € 110,00 €
VS-16-ra handitu
4 vCPU eta 16 GB RAM
6,63 € 199,00 €
VS-32-ra handitu
8 vCPU eta 32 GB RAM
13,30 € 399,00 €

Web optimizazio zerbitzua

WordPress, Joomla eta Prestashop-en optimizazio zerbitzua eskaintzen dugu, zure web gunea arintzeko eta gure hostingari etekin handiena ateratzen diozula ziurtatzeko modurik errazena. Zerbitzuaren kostua 19,00 € da, webgune bakoitzeko.

SSL ziurtagiriak eta IP dedikatuak

RapidSSL zertifikatua

Gure bezero gehienek erabiltzen duten SSL zertifikatua. Soilik 30,00 € urteko.

RapidSSL Wildcard zertifikatua

Domeinu baten edozein azpi-domeinu babesteko balio duen RapidSSL zertifikatua. Soilik 130,00 € urteko.

GeoTrust True BusinessID zertifikatua

Erabiltzaileari segurtasun eta konfidantza handia ematen dion zertifikatua, zure web gunean Geotrusten botoia dinamikoa jarri bait dezakezu. Soilik 120,00 € urteko.

GeoTrust True BusinessID - EV zertifikatua

GeoTrust True BusinessID zertifikatuaren abantaila guztiak eta, gainera, EV teknologiari ezker helbide barra berde kolorean nabarmenduko da, erabiltzaileei konfidantza handiagoa emateko. Solik 175,00 € urteko.

IP helbide dedikatua

IP helbide dedikatu baten kostua 60,00 € urteko da.

Ohiko galderak eta erantzunak

Zer da zerbitzu hau?

Gure hosting planen erabilera erraztasuna eta funtzionaltasun zabala zerbitzari dedikatu baten errendimendua, eskalagarritasuna eta pribatutasunarekin konbinatzen dituen zerbitzua da.

Gu zerbitzariaren mantentze-lan osoaz arduratzen gara, horrela zu zure proiektuetan arreta oso jar dezakezu.

Norentzat da zerbitzu hau?

Beren proiektuen garapenean arreta osoa jarri nahi duten enpresa eta erakundeentzat pentsatutako zerbitzua da. Erabilera erraza eta errendimendu eta eskalagarritasun maila handiak eskaintzen dituen hosting zerbitzua.

Root edo admnistratzailea sarrera izango du?

Ez. Zerbitzariaren mantenu osoa guk egiten dugunez, ez da beharrezkoa ezta posible bezeroari root sarbidea ematea.

Zenbat denbora behar duzue zerbitzua aktibatzeko?

Ordainketa jaso eta berehala, zerbitzua aktibatzeko prozesua hasten dugu, zeinek 2 eta 24 ordu bitartean irauten du.

Zeintzu ordainketa modu onartzen dituzue?

Txartela (Visa edo Mastercard), PayPal edo banku ingreso edo transferentzia. Dagoeneko bezeroa zarenean banku helbideratzea aukeratu dezakezu. Informazio gehiago gure Laguntza zentroan.

Diru itzulketa bermea eskaintzen duzue?

Bai. 15 egunetako diru itzulketa bermea eskaintzen dizugu. Pozik ez bazaude zerbitzariagatik ordaindu duzun guztia bueltatuko dizugu, aktibazio kostuaren 50,00 € ezik.

Gure zerbitzuez gozatzeko garaia daHemen hasi
Gurekin hitz egin!
Oraintxe bertan ez dago txat zerbitzurik.
Mesedez, mezu bat bidali iezaguzu .