Zure esperientzia hobetzeko cookiak erabiltzen ditugu. Informazio gehiago Ados Ez nago ados
Erabiltzaile-izena: Pasahitza: Konektatu Pasahitza galdu duzu?

Zure Miniweb sortu

Carrito

 

0 produktu erosi

Miniweb zerbitzuak webgune erakargarri, moderno eta sinple bat modu erraz eta arinean sortzeko aukera ematen dizu.

Zure helburua webgune sinple bat sortzea bada, hasiberria edo aditua izan, Miniweb bilatzen ari zaren erreminta da.

Doako zerbitzu da, baina eskaintzen ditugun 2 premium planetako bat erosi ezkero zerbitzua hobetu dezakezu.

Doan frogatuZure webgune berria minutu bakarrean
Zure Miniweb sortu
Zure webgunearentzat diseinu asko

Zure webgunearentzat diseinu ikusgarriak

Webgune bat ederra eta funtzionala izan behar du. Miniweb-i esker zure webguneak bi beharrizan hauek erraz beteko ditu.

Gaiaren arabera sailkatuak dauden hamarnaka diseinu ezberdinen artean aukeratzeaz gain, zure diseinu propioak sortu ditzakezu, zure negozioaren logoa txertatu, etab.

Erraza, arina eta malgua

Miniweb erreminta diseinatu genuenean webgune bat sortzearen prozesua ahalik eta arin eta errazen izatea nahi genuen, eta aldi berean gure erabiltzaileen sormenari lekua utzi.

Haren malgutasun eta erraztasunari ezker, webgune eder, moderno eta sinpleak sortzeko erreminta perfektua da Miniweb.

Zure wegunea erraz sortu
Webgune guztiz moldagarri

Mugikorrekin bateragarria

Geroz eta jende gehiagok erabiltzen du mugikorra edo tableta interneten nabigatu eta zerbitzuak bilatzeko, horregatik behar-beharrezkoa da zure webgunea edozein gailutan eder ikusi eta egoki funtzionatzeak.

Miniweb-ekin sorturiko webguneek diseinu guztiz moldagarria dute eta honi ezker zure webgunea edozein ordenagailu, tablet edo mugikorretan perfektu ikusiko da.

Behar duzun guztia

Miniweb erabiliz webguneak erraz eta oso arin sortzen baldin badira ere, honek eskaintzen dituen aukera eta funtzionaltasunak web gune gehienentzat egokiak dira.

Zure webgunea 5 hizkuntzetan ( euskara, gaztelera, ingelesa, katalana eta galiziera ) sortu ahal izateaz gain, honek kontakturako formulario bat, argazki galeria bat, zure sare-sozialetara estekak, zure negozioaren kokapena adierazten duen mapa bat, kanpo webguneetara estekak, etab. eduki ditzake.

Argazki-galeria eta mapa duen webgunea
Bilatzaileetarako optimizatua

Bilatzaileetarako optimizatua

Munduko webgune ederrena izateak ez du ezertarako balio inork ezagutzen ez bazaitu. Horregatik, zure webgunea bilatzaile eta sare-sozialetan erraz nabarmentzeko diseinatu dugu Miniweb.

Miniweb-ekin sorturiko webguneak Googlerentzat oso erakargarriak dira: kalitate handiko HTML kodea, mugikorrekin guztiz bateragarria, oso arin kargatzen dute, Twitter card eta Opengraph etiketak dituzte, etab.

Bi premium plan aukeratzeko


Miniweb
Zure webgunea, zure domeinuan
Publizitate eta epostarik gabe
Diseinu eder eta ugariagoak
20,00 €/urtea
Miniweb eta Correo Plus
Miniweb planak duen guztia
Nahibeste postontzi
Epostarentzat 10 GB espazio
70,00 € €/urtea


Gainera doako plan bat dago, zeinek ez du zure domeinua erabiltzeko aukera ematen, publizitatea du eta ez du eposta zerbitzurik.

Zer da zerbitzu hau?

Web bidezko herraminta batera sarbidea ematen dizun zerbitzu bat da zeinekin zure webgunea sortu ahal izango duzu. Aukeratzen duzun planaren arabera eposta zerbitzua ere izango duzu.

Norentzat da zerbitzu hau?

Herraminta hau negozio fisiko txikien webguneak sortzeko egokia da eta, horregatik, zerbitzua negozio hoien jabeentzat eta web garapen enpresa eta adituentzat da.

Ze diferentzia du antzeko beste zerbitzuekin?

Hasteko, erreminta hau webgune txiki eta sinpleak sortzeko diseinatua dago. Bestalde, gure Miniweb erabiliz, webguneak oso oso arin sortzen dira, beste antzeko erremintekin baino arinago. Azkenik, antzeko zerbitzuak baino merkeagoa da.

Zeintzu ordainketa modu onartzen dituzue?

Txartela (Visa edo Mastercard), PayPal edo banku ingreso edo transferentzia. Dagoeneko bezeroa zarenean banku helbideratzea aukeratu dezakezu. Informazio gehiago gure Laguntza zentroan.

Kontratatu ondoren, zenbat denbora behar duzue aktibatzeko?

Nola kontratatzen duzun eta dagoeneko bezeroa zaren ala ez aktibazio denboran eragina du. Doako zerbitzua eskatu ezkero, aktibazioa berehala egiten da.

Diru itzulketa bermea eskaintzen duzue?

Bai, 45 egunetakoa. Dena den doan frogatzeko aukera duzula kontuan izan.

Gure bezeroen iritziak

Espainia Mexiko Kolonbia Peru Ekuador Txile Europa Erresuma Batua Euskara
© Ekostat Informatica, S.L. - Lege-oharra Prezioa EUR-tan (€) eta %21.00-eko BEZ gabe ageri dira