Zerbitzuaren bermeak

Gure zerbitzuen bermeak argi eta garbi

Gure zerbitzuek kalitate onena eta balio gehigarria handia eskaintzen dutela argi daukagun arren zerbitzuaren inguruan hainbat berme ezartzea erabaki dugu, zerbitzurik onena eskaintzeko dugun konpromezua argi ikus dadin.


30 egunez doan probatu

Oso gutxi dira gure zerbitzuak kontratu ondoren pozik geratu ez dinerak. Dena den, gure zerbitzuak doan probatzeko aukera ematea ona dela uste dugu.

Hori dela eta, gure Hosting zerbitzuak probatu nahi badituzu, ezer ordaindu gabe eta inolako ordainketa xehetasunak sartu gabe egin dezakezu. Kontratatzerakoan 30 egunez doan probatu aukeratu ezazu eta listo.


Diru itzulketa bermea

Gure zerbitzu guztiek Diru Itzulketa Berme eskuzabala dute, merkatuko onenetarikoa dena.

Gure Miniweb, Hosting eta Posta Profesionala zerbitzuek lehen 45 egunetarako balio duen itzulketa bermea dakarte. Gure Zerbitzari Kudeatuen kasuan, bermeak lehen 15 egunetan balio du.

Miniweb, Hosting eta Posta Profesionalaren kasuan, itzulketa osoa da, ordaindutako guztia itzuliko dizugu. Kudeatutako zerbitzarien kasuan, ordaindutako diru guztia itzuliko dizugu, 50,00 €-ko aktibazio kostua izan ezik.

Zerbitzuen Kontrataziorako Baldintza Orokorretan eta zerbitzu bakoitzaren Baldintza Partikularretan duzu informazio gehiago.


Sarearen %99,9-ko disponibilitate bermea

Normalean sarearen disponibilitatea %99,99 edo handiagoa izaten da, baina kalitatezko zerbitzua eskaintzeko dugun konpromezua argi utzi nahi dugu sarearen %99,9-ko disponibilitatea bermatuz. Sarearen disponibilitatea %99,9 baino txikiagoa bada ondorengo taularen arabera bezeroa konpentsatuko dugu:

Hileko disponibilitatea Konpentsazioa
99,9% edo gehiago hileko zenbatekoaren 0%
99%-tik 99,89%-ra hileko zenbatekoaren 5%
98%-tik 98,99%-ra hileko zenbatekoaren 25%
96%-tik 97,99%-ra hileko zenbatekoaren 50%
90%-tik 95,99%-ra hileko zenbatekoaren 75%
90% baino gutxiago hileko zenbatekoaren 100%

Disponibilitate gabeko denbora bezeroak intzidentzia jakinarazten digun unean kontatzen hasten da


Kontsulten berehalako erantzunen bermea

Gure bezero arreta bizkorra eta eraginkorra da. Ordutegei komertzialean normalean ordu bat baino lehen erantzun ohi dugu. Ordutegi komertzialetik kanpora, denbora gehiago behar izaten dugu, dena den kontsulta urgente guztiak 12 ordu baino lehen erantzuten ditugu.

Kontsulta urgenteak bezeroak bere bezero guneko Laguntza ataletik prioritate handia aukeratuz bidaltzen dituenak dira.

Agindutako betetzen ez badugu abono bat egingo dizugu. Zure kontsulta erantzuteko 12 eta 24 ordu bitartean behar baditugu afektaturiko zerbitzuaren hileko kuotaren %25 ordainduko dizugu. 24 ordu baino gehiago behar badugu %50 ordainduko dizugu.

Gure zerbitzuez gozatzeko garaia daHemen hasi
Gurekin hitz egin!
Oraintxe bertan ez dago txat zerbitzurik.
Mesedez, mezu bat bidali iezaguzu .