Gure zerbitzuaz gozatzea merezi duzu, horrexegatik zure web beste hornitzaile batean badago, guk geuk egingo dugu migrazioa guebs-era. Erosoa, arina eta doan.
Zure posta kontua POP3 edo IMAP erabiliz ordenagailuean edota mugikorrean konfiguratu dezakezu. Gainera, web bidezko posta bidez ere irakurri dezakezu posta.
Postontziez gain, nahibeste posta berbideraketa sortu ditzakezu. Adibidez, domeinu batetik bestera edo posta helbide batetik bestera mezu guztiak berbideratu ditzakezu.
Zure postontzia SPAMaren aurka babesteko hainbat teknika ezberdin erabiltzen ditugu. Horri esker ez duzu SPAMez beteriko postontzi bta izango.
Posta Paneletik zure domeinuaren DNS erregistroak eguneratu ditzakezu. Honek, adibidez, posta gurekin eta webgunea kanpo zerbitzu batean ostatatzeko aukera ematen dizu.
Gauero zure posta guztiaren babes-kopia egiten dugu eta data ezberdineko hainbat kopia gordetzen ditugu.
Posta Paneletik zure posta kontuak eta berbideraketak kudeatu, AntiSpam iragazkia konfiguratu eta zure domeinuaren DNS erregistroak eguneratu ditzakezu.
Web bidezko posta zerbitzuaren interfazea sinplea baina ahaltsua da aldi berean. Edozein lekutik zure posta irakurri eta kontaktuak kudeatu ahalko dituzu.
Oinarrizko posta elektroniko zerbitzua da, pertsona eta erakunde gehienentzat zerbitzu egokiena. Posta zerbitzu aurreratu eta osoagoa behar dutenentzat Google Suite eskaintzen dugu.
Beraien domeinu propioa erabiliz posta kontuak behar dituzten pertsona eta erakunde gehienei zuzendua.
Bi plan ezberdin eskaintzen ditugu, eduki ditzakezun postontzi kopuru eta espazioaren arabera ezberdintzen direnak. Plan merkeenak 20,00 € urteko balio du.
UNO plana baduzu onena DOS planera aldatzea da. Dagoneko DOS plana baduzu, espazioa gehitu dezakezu GB bakoitzeko 12,00 € urteko ordainduz.
Bai. Zerbitzua frogatzeko 30 egun dituzu eta gustoko ez baduzu, ordaindutako guztia itzuliko dizugu.