Zure domeinua aurkitu

Aukeratu domeinurik onena eskura dauden ehunka luzapenen artean. Preziorik onenean eta esku onetan zaudela jakinez.

Zer da domeinu bat?

Domeinu bat zure web gune edo negozioak Interneten duen izen eta helbidea da. Horrexegatik, domeinu egoki bat aukeratzea eta lehen bait lehen erregistratzea oso garrantzitsua da, beste inor aurreratu ez dadin.

Domeinu bat hitz edo izen batek eta domeinu luzapen batek osatzen dute. Adibidez, gure guebs.com domeinua guebs izenak eta .com luzapenak osatzen dute.

Zure domeinua erregistratzerakoan izenik aproposena zein den pentsatu eta erabaki behar duzu eta eskuragarri dauden luzapenen artean aukeratu: COM, NET, ES, EU, ORG, CAT, …

Guebs-en zure domeinu berria erregistratzeko, beste hornitzaile batean duzun domeinua transferitzeko eta iraungitutako domeinu bat berreskuratzen saiatzeko aukera eskaintzen dizugu.

Zure domeinuarekin datozen zerbitzuak

Interfaze erabilgarriak

Gure zerbitzu guztiak bezero-gunetik kudeatzen dira, eta horrek interfaze argia eta erabilerraza eskaintzen dizu.

Kontaktuen eguneraketa

Domeinu Paneletik zure domeinuen jabea, kontaktu administratiboa eta teknikoa aldatu ditzakezu.

DNS zerbitzarien aldaketa

Nahi duzunean, zure domeinuak erabiltzen dituen DNS zerbitzariak alda ditzakezu. Adibidez, domeinua gu ez den beste hornitzaile batekin ostatatzeko.

DNS zerbitzarien kudeaketa

Domeinu Paneletik zure DNS zerbitzari propioak erregistratu ditzakezu ("glue record" deritzoina sortzea), zure domeinua beste batzuen DNS zerbitzari gisa erabil ahal izateko.

Zure domeinuen segurtasuna

Segurtasun neurri gisa, zenbait luzapenek zure domeinua blokeatzea ahalbidetzen dute, beste hornitzaile batera transferitu ez dadin. Domeinu paneletik zure domeinua blokeatu edo desblokeatu dezakezu.

DNS erregistroen kudeaketa

DNS Paneletik zure domeinuaren DNS erregistroak sortu, editatu edo ezabatu ditzakezu. Honek, adibidez, zure domeinua edo azpi-domeinu bat gure cloud zerbitzarietara apuntatzeko balio du.

URL berbideraketak

DNS erregistroen kudeaketak DNS erregistro normalak ( A, CNAME, MX, … ) sortzeko aukera emateaz gain, URL eta FRAME motako berbideraketak sortzeko aukera ematen dizu.

Posta berbideraketak

Hosting edo pota zerbitzurik erosi ez baduzu, zure domeinuaren azpiko helbideak kanpo hornitzaile baten (Gmail, Hotmail, …) kontura berbideratu ditzakezu. Adibidez, patxi@midominio123.com helbidea patxi@gmail.com postontzira berbideratu zenezake.

Parking orrialdea

DNS Paneletik zure domeinuarentzako parking orrialde bat sortu dezakezu,. Orri bakarreko web gunea sortzeko aukera ematen dizu, eraikitze prozesuan dauden webguneentzako edo webgune txikientzako oso egokia izan daitekena.

Domeinuen prezioak

ErregistroaUrteko prezioa BerritzeUrteko prezioa TransferentziaAlta salneurria ErreskateaAlta salneurria
Domeinua .EUS 21,00 € 21,00 € 21,00 € 14,95 €
Domeinua .COM 9,99 € 11,99 € 9,99 € 14,95 €
Domeinua .NET 11,99 € 14,99 € 12,99 € 14,95 €
Domeinua .ES 12,00 € 12,00 € 0,00 € 14,95 €
Domeinua .EU 10,99 € 12,99 € 10,99 € 14,95 €
Domeinua .AE 70,00 € 70,00 € 0,00 € 14,95 €
Domeinua .APP 25,50 € 25,50 € 25,50 € 14,95 €
Domeinua .AR 90,00 € 90,00 € 14,95 €
Domeinua .ART 21,00 € 21,00 € 21,00 € 14,95 €
Domeinua .AT 18,00 € 18,00 € 0,00 € 14,95 €
Domeinua .BA 100,00 € 100,00 € 50,00 € 14,95 €
Domeinua .BE 15,00 € 15,00 € 26,00 € 14,95 €
Domeinua .BH 70,00 € 70,00 € 67,00 € 14,95 €
Domeinua .BIZ 19,99 € 19,99 € 19,99 € 14,95 €
Domeinua .CAT 17,99 € 22,99 € 21,99 € 14,95 €
Domeinua .CH 25,00 € 25,00 € 0,00 € 14,95 €
Domeinua .CL 35,00 € 35,00 € 100,00 € 14,95 €
Domeinua .CLOUD 27,00 € 27,00 € 27,00 € 14,95 €
Domeinua .CO 29,99 € 29,99 € 29,99 € 14,95 €
Domeinua .CO.UK 9,99 € 9,99 € 0,00 € 14,95 €
Domeinua .COM.ES 7,00 € 7,00 € 0,00 € 14,95 €
Domeinua .COM.MX 24,00 € 24,00 € 24,00 € 14,95 €
Domeinua .COOP 95,00 € 95,00 € 93,00 € 14,95 €
Domeinua .DE 15,00 € 15,00 € 15,00 € 14,95 €
Domeinua .DO 109,99 € 109,99 € 34,99 € 14,95 €
Domeinua .EC 59,99 € 59,99 € 59,99 € 14,95 €
Domeinua .FR 15,00 € 15,00 € 15,00 € 14,95 €
Domeinua .HR 115,00 € 115,00 € 24,00 € 14,95 €
Domeinua .HU 25,00 € (2 urteak) 25,00 € (2 urteak) 14,95 €
Domeinua .INFO 19,99 € 19,99 € 19,99 € 14,95 €
Domeinua .IO 53,99 € 53,99 € 53,99 € 14,95 €
Domeinua .IT 15,00 € 15,00 € 15,00 € 14,95 €
Domeinua .LU 21,00 € 21,00 € 21,00 € 14,95 €
Domeinua .ME 20,00 € 20,00 € 16,00 € 14,95 €
Domeinua .MX 32,99 € 32,99 € 32,99 € 14,95 €
Domeinua .NL 15,00 € 15,00 € 36,00 € 14,95 €
Domeinua .NOM.ES 7,00 € 7,00 € 0,00 € 14,95 €
Domeinua .ONLINE 43,60 € 43,60 € 43,60 € 14,95 €
Domeinua .ORG 12,99 € 14,99 € 12,99 € 14,95 €
Domeinua .ORG.ES 7,00 € 7,00 € 0,00 € 14,95 €
Domeinua .ORG.MX 24,99 € 24,99 € 24,99 € 14,95 €
Domeinua .PE 53,99 € 53,99 € 53,99 € 14,95 €
Domeinua .PRO 21,99 € 21,99 € 21,99 € 14,95 €
Domeinua .PT 28,00 € 28,00 € 0,00 € 14,95 €
Domeinua .QA 25,00 € 25,00 € 0,00 € 14,95 €
Domeinua .SHOP 42,00 € 42,00 € 42,00 € 14,95 €
Domeinua .SI 22,00 € 22,00 € 0,00 € 14,95 €
Domeinua .SK 27,00 € 27,00 € 25,00 € 14,95 €
Domeinua .TV 34,99 € 34,99 € 34,99 € 14,95 €
Domeinua .US 9,99 € 9,99 € 9,99 € 14,95 €

Ohiko galderak eta erantzunak

Zenbat denbora behar duzue zerbitzua aktibatzeko?

Ordainketa jaso bezain goiz zerbitzua aktibatu egingo dugu. Presarik baduzu, onena txartel bidez ordaintzea da, zerbitzua ordu gutxitan aktibatuko bait dizugu.

Nolanahi ere, domeinu-luzapen gehienen kasuan, zerbitzua aktibatu ahal izateko, domeinuaren kontaktu-datuak definitu behar dituzu. Domeinu bat eskatzean, aurrekonfigurazioa egiteko esteka duen mezu elektroniko bat bidaliko dizugu.

Zeintzu ordainketa modu onartzen dituzue?

Txartela (Visa edo Mastercard), PayPal edo banku ingreso edo transferentzia. Dagoeneko bezeroa zarenean banku helbideratzea aukeratu dezakezu. Informazio gehiago gure Laguntza zentroan.

Eskaintzen ez duzuen luzapen bat interesatzen zait. Zer egiten dut?

Gurekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu, gure webgunean erosi ezin diren baina benetan eskaintzen ditugun domeinu luzapen batzuk daudelako.

Zer da domeinu baten erregistroa?

Domeinu bat erregistratzeak gaur egun libre dagoen domeinu bat zure izenean erreserbatzea suposatzen du. Erreserba gutxienez urtebeterako eta gehienez 10 urterako egin daiteke. Luzapen batzuen kasuan gehieneko epea laburragoa izan daiteke.

Zer da domeinu baten transferentzia?

Domeinu bat transferitzeak domeinu bat hornitzaile batetik bestera mugitzea suposatzen du. Domeinu baten transferentziak ez dio domeinu baten funtzionamenduari eragiten, esleitutako DNS zerbitzariak ez baitira aldatzen. Prozesu administratiboa da, ez teknikoa.

Zer da domeinu baten erreskate edo backorderra?

Domeinu baten erreskate edo backorder zerbitzua erosten duzunean, eskatutako domeinua libre geratu bezain laster erregistratzen saiatzen gara.

Erregistratuta dagoen edozein domeinuren erreskatea eskatu dezakezu, baina kontuan izan agian ezin dugula domeinua erregistratu eta ez dugula inolako bermerik eskaintzen. Izan ere, egungo jabeak domeinua iraungitzen utzi behar du eta, gainera, beste hornitzaile batzuek egindako beste backorder eskaera batzuk aurreratu behar ditugu.