Google Workspacek posta zerbitzu eta hodeiko aplikaziorik onenak integratzen ditu, zure erakundeko komunikazioak eta prozesuak hobetzeko diseinatuta, guebs-en bezero arreta zerbitzu apartarekin batera.
Ez da kasualitatea Gmail munduko posta zerbitzurik erabiliena izatea: eskaintzen duen erabiltzaile esperientzia beste edozein alternatiba baino hobea da.
Google Workspace-ekin zure Gmail eta Txat zerbitzua izango dituzu zure erakundearen domeinupean. Inoiz baino hobeto komunikatuko zarete.
Gainera, Gmail-en spamaren aurkako babes bikainari, postaren sailkapen automatikoari eta antibirusari esker, une oro seguru eta produktibo egongo zarete.
Zure taldeko kideak harremanetan mantendu itzazu enpresa-bideokonferentzien sistema onena erabiliz, zeinek errendimendu bikaina eta etenik gabea eskaintzen du.
Bilera bat programatu eta haren esteka zure lankideekin, bezeroekin edo edozein pertsonarekin partekatu dezakezu. Ordenagailu edo gailu mugikor batetik parte hartu ahal izango dute.
Egutegi-zerbitzuari esker, denbora gutxiago galduko duzu lana planifikatzen eta horri esker benetako lana egiteko denbora gehiago izango duzu. Egutegiak, Google Workspace-ren gainerako zerbitzuekin guztiz integratuak daude.
Zure taldea une oro antolatuta eta koordinatuta mantentzea inoiz baino errazagoa izango da.
Gorde zure lan guztiak leku bakarrean zure ordenagailutik, telefonotik edo tabletatik sarbide segurua izanez. Partekatu zure fitxategiak erraz lankideekin edo hirugarrenekin.
Gainera, File Stream erabiliz, Windows fitxategien arakatzailetik edota Finderretik hodeiko fitxategi guztiera sarbide zuzena izango duzu, web arakatzailea erabili beharrik gabe eta zure disko gogorreko espazioa betetzeko arriskurik gabe.
Zure web nabigatzaile gogokoena erabiliz sortu eta editatu testu-dokumentuak, kalkulu-orriak eta aurkezpenak, ordenagailuan inolako softwarrik instalatu gabe.
Hainbat pertsonek aldi berean fitxategi berean lan egin dezakete: aldaketa guztiak automatikoki gordetzen dira eta emaitza edonorekin parteka daiteke.
Sortu era guztietako inprimakiak eta inkestak erraz, posta elektroniko bidez partekatu edo zure enpresaren webgunean integratu.
Jasotako datuak azkar prozesatu edo inkesten emaitzak bisualki aztertu, automatikoki sortutako grafikoei esker.
Google Workspace Administrazio kontsolarako sarbide osoa izango duzu, Google-rekin zuzenean kontratatuko bazenu bezala.
Kontsolatik erabiltzaile kontu berriak sortu ditzakezu, segurtasun gidalerroak doitu, erabilera txostenak aztertu eta askoz gehiago.
Laguntza behar duzunean, nahigo duzunarekin harremanetan jar zaitezke: gurekin edo Google-rekin.
4,95 €*
5,20 €
erabiltzaileko hilean
9,90 €*
10,40 €
erabiltzaileko hilean
* Eskaintza hau Google Workspace bezero berrientzat soilik dago eskuragarri. Hasierako prezio hau gehitzen diren lehenengo 20 erabiltzaileei bakarrik aplikatzen zaie eta 12 hilabetez soilik. Epe hori amaitutakoan, prezio estandarra erabiltzaile guztiei aplikatuko zaie. Bezeroek nahi dutenean harpidetza eten dezakete.
Google Workspace zerbitzua gurekin kontratatu ondoren, ordu gutxi barru zurekin harremanetan jarriko gara zerbitzuaren konfigurazio egokia zehazteko. Informazio hori jaso ondoren, ezer migratu beharrik ez badago, ordu gutxiren buruan zerbitzua martxan izango duzu.
Beste hornitzaile batetik edo beste gueb-zerbitzu batzuetatik posta migratu behar bada, zerbitzuaren aktibazio efektiboa hainbat egun atzeratu daiteke.
Bai. Eta gehienetan gu arduratzen gara migrazio-prozesu osoaz, doan. Migrazioa amaitu ondoren, zure posta guztia Google Workspacen izango duzu; ez duzu mezu bakar bat ere galduko.
Txartela (Visa edo Mastercard), PayPal edo banku ingreso edo transferentzia. Dagoeneko bezeroa zarenean banku helbideratzea aukeratu dezakezu. Informazio gehiago gure Laguntza zentroan.
Ez, baina 15 eta 30 egun bitartean ematen dizkizugu zerbitzua doan probatzeko, dirua aurreratu beharrik gabe eta zure ordainketa-datuak eman gabe. Proba epean zerbitzua komeni ez zaizula erabakitzen baduzu, zerbitzuaren ezeztatzea eskatu eta kitto.
Zure enpresa iraultzeko prest?Hemen hasi
Kontratatu Google Workspace guebs-ekin eta zure produktibitatea hobetzen hasi