La mayoría de proyectos tienen suficiente con nuestro plan S15. En cambio, si tu web es una tienda online o quieres alojar varios sitios web nuestro plan M25 es una opción excepcional. En cualquier caso, si tienes cualquier duda, contacta con nosotros y te ayudaremos.
Oso erraza da zure domeinuak, web guneak eta posta guebs-era migratzea, gu arduratuko baikara GUZTIAZ. Jarri gurekin harremanetan eta martxan jarriko gara!
Saia zaitez pasahitza berreskuratzen Pasahitza galdu duzu? orrialdeatik. Lortzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu.
WordPress instalatzea oso azkarra eta erraza da gure edozein zerbitzutan, Nola instalatu WordPress gidako jarraibideei segitu besterik ez duzu.
WordPress-en errendimendua hobetzeko behin betiko gida abiapuntu egokia da edozein WordPress-en errendimendua hobetzeko.
Segurtasun neurririk onena WordPress osoa (corea, pluginak eta themeak) beti eguneratuta izatea da eta guneko administratzaile guztiek pasahitz konplexuak erabiltzea ere. Dena den, WordPress » Segurtasuna atalean, zure WordPress-en segurtasuna hobetzen lagunduko dizuten hainbat gida dituzu.
Baliteke zure web orriko SSL ziurtagiria iraungitu izana edo webgunera sartzean HTTPS ez erabiltze. Eduki mistoko akatsa ere izan daitekenez, gure ondorengo gida irakurtzea gomendatzen dizugu: Nola identifikatu eta zuzendu mixed content-en erroreak.
Lehenik, egiaztatu gure firewallak blokeatu zaituen eta Interneteko konexioan arazoa ez duzun. Arazoak bere horretan jarraitzen badu, lehenbailehen gurekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu. Gainera, zure domeinua berritu egin dela egiaztatzea komeni du. Horretarako, sartu zure bezero-gunean, eta egiaztatu ordaindu gabeko proformarenbat duzun.
Lehenik eta behin, Hosting panelera sartu eta espazioa aldi baterako eta doan zabaltzeko ikusiko duzun oharrari jarraitu behar diozu. Ondoren, sartu Hosting-paneleko “Espazio-kontsumoa” atalean, espazioa non erabiltzen duzun ulertzeko eta, ahal bada, leku pixka bat libratzeko. Plan handiago batera ere alda zaitezke, edo gurekin harremanetan jarri.
Behar dituzun posta-kontuak sor ditzakezu gure bezero-eremutik. Nola sortu posta-kontu bat gidan azalduta daukazu.
Posta-kontua sortu ondoren, eta kontu horren konfigurazio-datuak zein diren> argi izanda, zure mugikorraren arabera, jarraitu Konfiguratu posta Android-en gidaliburuari edo Konfiguratu posta iPhone edo iPad batean.
Zure posta-kontuko pasahitza galdu baduzu, berreskuratzeko modu bakarra pasahitz berria esleitzea da. Jarraitu Nola aldatu posta-kontu baten pasahitza gidari.
Hosting-paneleko Posta kontuak izeneko atalean posta-kontu bateko datu espezifikoak lor ditzakezu. Nolanahi ere, informazio bera lor dezakezu hemendik: Zein dira nire posta-kontuaren konfigurazio-datuak?
PHPren bertsio funtzional guztiak doan eskaintzen ditugu: 8.1, 8.0, 7.4, 7.3, 7.2, 7.1, 7.0, 5.6, 5.5, 5.4 eta 5.3. Bertsio batetik bestera aldatzea berehalakoa eta oso erraza da Hosting paneletik. Informazio gehiago.
php.ini fitxategia zuzenean edita dezakezu (FTP edo SSH) edo Hosting paneleko PHP konfigurazioa ataletik egin dezakezu. Informazio gehiago
Gure Laguntza Zentroan gure zerbitzuen funtzionamendua eta erlazionatutako beste hainbat alderdi azaltzen dituzten ehunka gida eta tutorial aurkituko dituzu. Erabili bilatzaile hau bilatzen ari zaren hori aurkitzeko edo zuzenean klik egizu gehien kontsultatutako gidaren batean:
Gure bezero-arreta zerbitzuaren ohiko ordutegia hau da: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 17:00etara. Ordu-tarte horretan laguntza behar baduzu, egokiena formulario honetatik edo bezeroen eremutik kontsulta bat bidaltzea da. Minutu gutxitan erantzuten dugu normalean.
Txata astelehenetik ostiralera aktibo dago, 8: 00etatik 17: 00etara.
Oraintxe ez dago txat zebitzurik
Galdera teknikoetarako idatzi soporte helbidera, fakturazioarekin lotutako gaiak tratatzeko gestion helbidera idatzi eta beste edozerri buruz hitz egiteko info helbidera idatzi.
Zure webgunea erori egin bada edo lanorduetatik kanpo premiazko arazoren bat baduzu, deitu iezaguzu: