Hegan egiteko garaia da

Milaka profesionalek gugan konfiantza dute, badakitelako gurekin proiektu handienek azkar eta seguru funtzionatuko dutela.

Zure beharrez benetan arduratzen den eta zure helburuak betetzen laguntzen zaituen bazkide teknologiko baten bila bazabiltza, aurkitu duzu ;)

Interesaturik?

Profesional zorrotzentzat diseinatua

Gure hosting zerbitzuek abiadura, erabilera erraztasuna eta ezaugarrien konbinazio ezin hobea eskaintzen dute.

Aparteko abiadura

Gure web azeleragailuari, SSD diskoen erabilera esklusiboari eta WordPress optimizazio zerbitzu onenari esker zure webguneak hegan egingo du.

Teknologia guztiak

PHP, Python, NodeJS eta Ruby aplikazioentzako euskarria: nahi duzun bertsioa aukeratu, haren konfigurazioa egokitu eta errore logak aztertu.

Datubase mota ugari

Proiektu bakoitzerako datu-base egokiena aukeratu: MySQL, MariaDB, PostgreSQL, MongoDB edo SQLite.

4 datu-zentro aukeran

Proiektuak zure erabiltzaile eta bezeroengandik hurbil ostatatu itzazu: Madrid, Irlanda, California edo Brasilen.

WordPres-en paradisua

Errendimendu optimizatua, instalazio eta kudeaketa erraza, doako premium theme-ak, laguntza espezializatua eta askoz gehiago.

Interfaze erabilgarriak

Gure bezero-gunearen interfaze erabilerrazari esker zure zerbitzu guztiak, haien fakturazioa edota ezarpenak azkar eta eroso kudeatu ditzakezu.

Migrazioak arin eta doan

Zure webgunea eta posta elektronikoa guebs-era migratzeaz arduratzen gara, zerbitzua une oro funtzionamenduan mantenduz.

Bezero arreta euskalduna

15 urte daramatzagu bezero arreta zerbitzurik onena eskaintzen. Une oro zure arazoak azkar eta saihesbiderik gabe konpontzeko prest.

Asmo handiko proiektuetarako eraikia

Zure proiektuarekin arrakasta lortzeko behar duzun errendimendua eta segurtasuna eskaintzen dizkizugu.

Azpiegitura fidagarria eta infinitua

Azpiegitura hornitzaile onenak erabiltzen ditugu zure proiektuari egonkortasun, abiadura eta eskalagarritasun handiena emateko.

24x7 monitorizazio proaktiboa

Zerbitzuak goitik behera monitorizatzen ditugu eta, horri esker, akatsik tixikienak benetako arazo bihurtu aurretik zuzentzen ditugu.

Segurtasun osoa

Erasoak eta segurtasun arriskuak saihesteko segurtasun neurri eraginkorrenak aplikatzeaz gain, zure webgunearen segurtasuna hobetzen lagunduko dizugu.

Eguneroko offsite babes-kopiak

Egunero gure zerbitzu guztien offsite segurtasun kopiak egiten ditugu, eta horri esker egoera txarrenetean ere zure zerbitzuak berreskuratu ditzakegu.

Milaka bezero gustura

Gure taldearen eguneroko lan ona bermatzen duten ehunka testigantza positibo.

OSO GUSTORA. OSO POZIK

Oso gustura gaude guebs.eus-ek ematen digun zerbitzuarekin hasiera-hasieratik. Prezio egokiak, aurrekontu garbiak, erantzun azkarra eta laguntzeko beti prest. ZORIONAK!

JON JOSU, www.kinuka.eus

Arin eta ondo erantzuten du Guebsek

Domeinua erosi eta erregistratzeko prozesua erraza eta azkarra. Bikain. Zerbitzua euskaraz, txukun.

Urola Kostako Udal Elkartea, Xabier, www.urolakosta.eus

Zerbitzu bikaina

Domeinu eta hosting zerbitzuak erosi nituen eta bikainak dira, ez dut inongo arazorik izan.

Zalantzaren bat izan dudanean berehala erantzun didate behar nuen informazioarekin.

Garazi, www.berme.eus

Zerbitzu-kalitate bermatua

Gure zerbitzuen kalitatea ez da soilik sentitzen, kontratu bidez ere bermatzen dugu.

Erabateko asebetetze bermatua

Badakigu aparteko zerbitzua eskaintzen dugula eta horregatik diru itzulketa bermerik eskuzabalena eskaintzen dizugu: 60 egun ostatatze zerbitzuetan eta 15 egun cloud zerbitzarietan.

Zerbitzuen disponibilitate bermea

Sarearen %99,9-ko disponibilitate bermea eskaintzen dugu. Baina dena hobetu daitekeenez, zure behar zehatzen araberako SLA osoagoa eta zorrotzagoa eskaini ahal dizugu.

Laguntza tekniko bermatua

Kontsulta tekniko gehienak ordu bateko epean erantzuten ditugu. Edozein kasutan, premiazko kontsulta guztiei 12 orduko epean erantzuteko konpromisoa hartu dugu.

Gure zerbitzuez gozatzeko garaia daHemen hasi